Euskaraldiaren “Aprobadie” urriaren 6an
Euskaraldia xede, bai, baina beroketarako ahaleginean ere bagabiltza. Urtero antolatzen den Euskal Jaiarekin bat, datorren urriaren 6an izango dugu Gernika-Lumon “APROBADIE”, euskaraldirako entrenamendua, eta lanean dihardu eratu dugun sarea (30 erakundetako “hamaikakoak”, parte hartzeko jada izena eman duten 240 bat lagun eta Euskal Jaiaren egitarauan partaide izango diren udalerriko beste 600 bat lagun –Kantagunea, bazkari txartela jasoko dutenak-).
San Juan Ibarrako jaiak Euskaraldia lagun
San Juan Ibarrako jaietan Euskaraldia lagun. Ekainaren 23an, Euskaraldiari buruzko mahai informatiboak egongo dira San Juan Ibarrako plazan, eta iluntzeko 21:00etan Gernika-Lumoko Sustapen Batzordeko eragileen, eta sustatzaile berezien hamaikakoen aurkezpena egingo da. Hamaikakoen aurkezpenaren ondoren, Hibai Etxebarria eta Marenek kontzertua emango dute.