Gernika-Lumon 11 egun euskaraz – 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra
Zer da Euskaraldia?
Euskaraldia ariketa sozial bat da. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte, 11 egunez, gure ingurune naturalean (lagunak, senideak, lankideak, kideak), ahobizi-belarriprest metodologiaren bitartez, euskaraz egiteko praktika bat egingo dugu.
Zein da ekimen honen helburua?
Gure hizkuntza ohiturak aldatu eta euskara gehiago erabiltzea. Euskararen alde egotetik euskaraz egitera pasatu behar dugu.
Zer da Belarriprest izatea?
Belarriprestak euskaraz ulertzen du, eta euskaraz dakitenei berarekin euskaraz egiteko gonbidapena egingo die, berak euskaraz zein erdaraz erantzun. Euskaraz ulertzen du, eta baliteke hitz egiteko gai ere izatea. Beraz, azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskaraz dakitenei berarekin euskaraz aritzeko gonbidapena egiteko konpromisoa hartuko du.
Zer da Ahobizi izatea?
Euskara ulertzen duten denei euskaraz egiten dien pertsona, baita aurrekoek erdaraz erantzuten dutenean ere. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten diete. Beraz, azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskara ulertzen duten guztiei euskaraz egiteko konpromisoa hartzen du.