Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6691
Nortzuk gara? | Gernika-Lumo

Nortzuk gara?

NORTZUK GARA?

Gernika-Lumon Ahobizi eta Belarriprest metodologiaren sustatzaileak gara.

NORTZUK IZAN DAITEZKE SUSTATZAILE GERNIKA-LUMON?

Edozein erakunde, enpresa, irakaskuntza zentro, denda, taberna, elkarte… izan daiteke sustatzaile.

ZER EGIN BEHAR DU SUSTATZAILE BATEK?

1. Ahobizi / Belarriprest metodologiaren zabalkundea egin behar du bere eremuan. Bere eremua bere inguruko pertsonak dira: langile, bazkide, bezero, herritar… Informazio orokorra zabaldu behar du, albisteak, agenda, portaeraren gida, izena emateko kanpaina… Sustatzaile baten helburua izango da bere eremuan ahalik eta pertsona gehienek Ahobizi edo Belarriprest roletan izena ematea, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte txapa eramatea.

2. Bere eguneroko aktibitatean edo funtzionamenduan Ahobizi / Belarriprest metodologia inplementatzea, hau da, bere funtzionamenduan metodologia hau praktikan ipintzea. Helburua izango da langileek, kideek, bezeroek Ahobizi eta Belarripresten hizkuntza portaerak praktikan ipini ahal izatea eroso eta naturaltasun osoz.

Zabalkundea egitea eta inplementatzea bere aginte organoetan erabakiko du, eta beharrezko baliabideak jarri beharko ditu: komunikazio tresnak, aurkezpenak, kideen prestakuntzarako bideak, baliabide ekonomikoak… Azken hau, entitatearen izaeraren, beharren eta aukeren arabera definituko da.

NORTZUK DIRA SUSTATZAILE GERNIKA-LUMON?

1.- Euskaraldia Batzordeko entitate guztiak (AEK, Aita ViIlasante Udal Euskaltegia, Allende Salazar eskola, Artez Euskara Zerbitzua, Berbalagun, Busturialdean Euskaraz Bizi, Ekin/Bizkargi Autoak, ELA, Gernika-Lumoko EA-EAJ, Gernika-Lumoko EH Bildu, Gernika-Lumoko Institutua, LAB, Maier Koop. E. eta Seber Altube ikastola). Horrez gain, sustatzaile laguntzaile bereziak ere baditugu.

2.- Irakaskuntza zentroak eta euskaltegiak. 

3.- Hitzargune sarea. Merkatari/Ostalariak (206 guztira), enpresa txikiak (52 enpresa txiki), eta elkarteak (58 guztira).

4.- Norbanakoak