Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6620
Gernika-Lumoko Euskaraldiaren hamaikakoa | Gernika-Lumo

San Juan suarekin batera Euskaraldiaren sua pizteko bat egin genuen jai egun horrekin Gernika-Lumon, udaleko jai arloarekin elkarlanean.

San Juan Ibarrako jaiak aprobetxatuta, zapatu arratsaldean kaleko mahai informatiboak jarri genituen, ekimenaren berri emateko. Apurka-apurka geroz eta gehiago dira izena ematen ari diren herritarrak.

Horrez gain, herriko 29 erakunde, eskola, enpresa, elkarte eta abarrek euren hamaikakoak osatu dituzte eta konpromisoa hartu dute, eta horiekin guztiekin bi panel handi prestatu genituen, eta San Juan Ibarra plazan egon ziren ikusgai arratsalde osoan zehar.

Orain arte erakunde, eskola, enpresa, elkarte eta abarretako hamaikakoak aurkezten aritu gara, baina asteburuko ekitaldian herriko Euskaraldiaren hamaikakoa aurkezteko aprobetxatu dugu, “izen eta abizendunen pertsonek osatutakoa”: Oier Plaza, Monica Quiroz, Eneritz Artetxe, Cristian Preduna, Itxaso Vazquez, Hibai Etxebarria, Valentina Ridolfi, Koldo Zabala, Miren Intxausti, Liviu Costin, eta Amaia Lezamiz.

Aurkezpen honen ondoren, jai giroan jarraitu genuen, eta Maren eta Hibairen kontzertua izan genuen, Iraide Ansorenak (perkusioa), eta Naia Mandalunizek (zeharkako flauta) lagunduta. Jai giro itzela izan zen, eta jende dezente bertaratu zen.

Domekan, Joana Oregi ipuin kontalaria izan genuen, eta hainbat ume bertaratu, eta arratsalde ederra pasatu zuten.